Zer dago Zientzia eta Artearen artean?

Zer dago Zientzia eta Artearen artean? “Artearen eta Zientziaren Jaialdia” bezalako jarduera batean planteatu daitekeen galdera zuzenena da. Ricardo Piñero filosofoa eta Patxi Araujo, artista ausartu ziren tarteko espazio hori aztertzera. Nafarroako Museoan, ekainaren 1ean, jaialdiaren lehen jarduera gisa, kolokio hitzaldi hau egin zen, bi gonbidatuek gidatuta eta publikoaren parte-hartze biziarekin.